Ana Baz

Psikologoa eta Sexologoa

Familia eta bikote terapeuta eta sexu terapeuta

Osasun-psikologo orokorra, terapeuta sistemikoa eta sexologoa naiz.

Bai psikologian, baita sexologian ere, nire ikuspegia sistemikoa da, Interes handia pizten didate giza harremanek, testuinguruek eta elkarreraginek, horiek osatzen baitituzte gure biografiak, eta horiek zehazten baitute nor garen, nola adierazten garen, nola sentitzen garen eta nola desiratzen dugun.

Familia eta bikote terapeuta gisa eta baita terapeuta sexual gisa ere, prozesu terapeutikoaren helburua, nork bere burua ezagutzen laguntzea da, emozioek harremanetan nola eragin dezaketen ezagutuaz, modu eraginkor, enpatiko eta asertiboan komunikatzen ikasiaz, gure indar gune eta baliabideak garatuz.

Psikologo kolegiatua, GZ02075 zenbakia.
Familia Psikoterapeuta, Espainiako Psikoterapeuten Elkarteen Federazioak (FEAP) egiaztatua.
AVAPSI rekin (Psikoterapia Dinamiko eta Sistemikoaren Euskal Elkartea).
AEPS rekin (Sexologiako Profesionalen Estatuko Elkartea) elkartua.
Psikologo eta Sexologoa

Esku-hartze eremuak

Laguntza modua testuinguru,eskaera eta aurkeztutako beharren arabera desberdina izan daiteke; hobekien egokitzen zaizuna eska dezakezu, edo elkarrekin erabaki dezakegu lehen saioetan.

Nola egiten dut lan

Metodologia

Garrantzi handia ematen diot lotura terapeutikoari. Ezinbestekotzat jotzen dut harreman terapeutikoa testuinguru seguru eta
konfiantzakoan sortzea, balio iritzirik gabe, laguntza bila datorren pertsona entzuna eta ulertua sentitu dadin.

Pertsona, familia edo bikote bakoitzaren prozesua desberdina denez,
iraupena kasu bakoitzaren beharren araberakoa izango da.

GALDERARIK BADUZU?

Jarri nirekin harremanetan

    * Derrigorrezko eremuak

    INFORMAZIOA

    Kit Digitala

    Susperraldi eta erresilientzia mekanismoaren hurrengo belaunaldiko (EB) funtsek finantzatu.

    kitdigital
    kitdigital kitdigital kitdigital kitdigital kitdigital
    soy-backtotop