Nor naiz

Nor naiz

Akreditazio ofizialak

Psikologo kolegiatua, GZ02075 zenbakia.

Familia Psikoterapeuta, Espainiako Psikoterapeuten Elkarteen Federazioak (FEAP) egiaztatua.

AVAPSI rekin (Psikoterapia Dinamiko eta Sistemikoaren Euskal Elkartea)

AEPS rekin (Sexologiako Profesionalen Estatuko Elkartea) elkartua.

Ana Baz

Psikologoa eta Sexologoa Gasteizen.

Ana Baz dut izena. Irakasle ikasketekin eman nion hasiera nire formakuntzari, beti izan baitut interesa pertsonen ikasketa-prozesuetan. Horretan nengoela, ordea, norbanakoekiko gertukoagoa izango zen tratua desio nuela konturatu nintzen. Pertsona bakoitzaren berezitasunetan sakondu nahi nuen, euren istorioen berezitasunetan, bakoitzaren errealitate partikularrak eskatzen duen moduan lagundu ahal izateko. Orduan hasi nintzen psikologia ikasketekin, klinikaren eremuan espezializatuz. Hala ezagutu nuen orientazio sistemikoarekiko zein sexologiarekiko nire pasioa, eta bi diziplina horietan trebatu nitzen geroago ere.

Gaur egun, psikologo eta sexologo gisa egiten dut lan Gasteizen. Hamar urtetik gorako esperientzia dut, bai bakarkako esku-hartzeetan, baita talde, familia eta bikote esku-hartzeetan ere, erakunde mailako testuinguruetan zein pribatuetan.

INFORMAZIOA

Kit Digitala

Susperraldi eta erresilientzia mekanismoaren hurrengo belaunaldiko (EB) funtsek finantzatu.

kitdigital
kitdigital kitdigital kitdigital kitdigital kitdigital
soy-backtotop